Zer egiten dugu?
Zure premien, gustuen eta aurrekontuaren arabera garatzen ditugu gure zerbitzuak.

Gure Zerbitzuak zure proiektuaren eskura.
Espezializatuta gaude bainugela eta sukaldeetan ez ezik, bainuontziaren ordez dutxa jartzen ere, azken modan gaude diseinu eta materialetan, beti kezkatuta berrikuntzarekin eta proiektuak espazioetara egokitzearekin, espazioak ederrak, funtzionalak eta bizigarriak izan daitezen.
Gure aholkularitza profesionala izango duzu une oro, bai garatu behar den proiektuari buruzko aurretiko ideia badaukazu, baita ez badaukazu ere, ahalik eta etekin handiena ateratzeko zure aurrekontuari eta zure inbertsioari.
Zure premien, gustuen eta aurrekontuaren arabera garatzen ditugu gure zerbitzuak.
Sukaldeak
Erabilgarri dagoen espaziora eta gure bezeroen nahietara egokituz diseinatzen ditugu gure sukaldeak, espazio paregabeak, dotoreak eta funtzionalak sortzeko.
Alemaniako sukaldeak eta diseinuko sukaldeak lehen kalitateko materialekin, altzariak nahiz etxetresna elektrikoak, banaka ere eskura ditzakezunak
Bainugelak
Esperientzia handia dugu bainugelen obretan, hasi ginenean hori izan zelako gure jarduera nagusia. Espezialistak gara bainugelaren ordez dutxa jartzen eta neurrira egindako itxiturak jartzen. Bainuontziaren ordez dutxa eta ETXETEK markako dutxa egokituak jartzeko Dutxa-Prest metodoa eta BAINU dira gure merkataritza-marka independenteak.
Zoruak
Aholku emango dizugu zure aurrekontua eta proiektuaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuta soluziorik hoberena aurkitzeko eta zure inbertsioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, kalitateari eta diseinuari uko egin gabe.
Binilo-zoruak, zoru ijeztuak, terrazokoak, baldosazkoak, errektifikatuak…
Lehioak
Gure instalazioetan eskuragarri dauden materialez eta akaberez gain, aukera egokia egin dezazun gure profesionalek emango dizuten aholkularitzak zure proiektua aberasten lagunduko dizu, diseinuan nahiz estetikan.
Logelak
Larrañaga Proiektuak estudioan erabaki hoberenak hartzen lagunduko dizugu gazteen logelarako, logela bikoitzerako, logela modernorako, klasikorako eta abarretarako osagarriak eta akaberak aukeratzeko garaian.
Aholkatuko zahitugu prozeso osoan.