Warning: A non-numeric value encountered in /home/larranagkr/www/wp-content/themes/Divi/includes/builder/module/Portfolio.php on line 513

Zure ideia errealitate bihurtzen dugu.

Askotariko proiektuak diseinatzen ditugu: obra berria, eraberritzeak, etxebizitzak, bainugelak, sukaldeak, logelak, bulegoak, enpresak eta industria-pabiloiak.

Ziur gaude soluziorik hoberena aurkituko dugula zure espaziorako,
eta zure aurrekontura egokituko dela..

Gure Zerbitzuak zure proiektuaren eskura.

Espezializatuta gaude bainugela eta sukaldeetan, baita bainuontziaren ordez dutxa jartzen ere, azken modan gaude diseinu eta materialetan, beti kezkatuta berrikuntzarekin eta proiektuak espazioetara egokitzearekin, espazioak ederrak, funtzionalak eta bizigarriak izan daitezen.

Gure aholkularitza profesionala izango duzu une oro, bai garatu behar den proiektuari buruzko aurretiko ideia badaukazu, baita ez badaukazu ere, ahalik eta etekin handiena ateratzeko zure aurrekontuari eta zure inbertsioari.

Zure premien, gustuen eta aurrekontuaren arabera garatzen ditugu gure zerbitzuak.

Sukaldeak

Bainugelak

Zoruak

Lehioak

Logelak

Armairuak

Kalitatezko markak.
Zure eskuerako prezioa.

Proiektu paregabeak eta dotoreak, beste batzuetatik bereizten direnak eta etxeari berezitasun-ukitu bat ematen diotenak. Kalitatezko altzariak, sendoak, harmoniatsuak, funtzionalak, modernoak eta dotoreak, denboran irauten duten diseinu esklusiboekin. Harri naturala, marmola, zur nobleak, silestonea, altzairua. Materialak zentzuz aukeratzea eta materialen konbinazio fina egitea da arrakasta izateko funtsezko bidea.

Altzarien nahiz osagarrien eta etxetresna elektrikoen tarteko gamak ere baditugu, aurrekontu xumeagoak izan arren proiektu esklusibo bati uko egin nahi ez diotenentzat.